XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Makiabelo`ren dotriña, moralitate ororen ukamena da.

Eta, moralitate orotik iare, egin zuten Birjaiotzako gizakumeek majiñabat erailketa, ezkon-loiketa, eta edozein motako ekintza gaizto.

Alabadere, ez zan iñoiz, gizadiaren edestian, orduan aiñako garbitasun-egarririk eta orduan aiña zintzotasun-goseak jotako jenderik izango.

Elizaren garbitasuna, Eliz osoaren antzaberritze edo erreforma izan zuten jende aiek kezkarik nagusiena.

1953`ean jausi zan turkitarren eskuetara Konstantinopla, Sorkaldeko Erromatar Imperiolurraren uri nagusia.

Uri artatik igesi, aspalditik Sarkaldera etorri eta etorri ari ziran jendeek ekarri zituzten onuntz Grezi zaarreko ertilarien lan bikaiñak.

Baita antziñako elenerazko idazle eta filosofilari ospetsu aien idazti ederrak ere.

Emen, Birjaiotzako jakintsuek ez zioten Grezi`ko filosofi zaarrari jaramon geiegirik egin.

Bai ordea ertilariei: irudigilleei eta idazleei: olerkariei bereiziki.

Grezi`ko eta Erroma zampacirc;rreko olerkariak irakurtzea zan birjaiotzatarren gozotasunin aundiena.

Asieran olerti aren edertasuna zuten maite.

Laister, ordea, izan zitzaien maitea olerki aiek aurkezten zuten bizi-modua ere.

Ta olerkari aiek sasi-jaiko-gurtzaille izan bait ziran, eta sasijainkotasunaren araura bait zegoan eratua olerki aiek aurkezten zuten bizi-era, sartu ziran Birjaiotzako bizitzan, eta sakon sartu ere, Grezi eta Erroma zaarretako sasi-jaiko-zaleen oiturak.

Itxuraz, kristau lez baiño geiago agertzen zaigu sinisgabe lez, arlo askotan, jende ura.

Itxuraz eta axalez bakarrik ordea; gogo-barnean iñoiz baiño kristau ziñezkoagoa izan bait zan Birjaiotzako kristaudia.

Ez zuan jende arek kristautasuna baiño arazo bizkorragorik izan.

Kristautasuna zabaltzearren joan ziran ezagutu-berriak ziran munduaren ertzetaraiño, millaka eta millaka, mixiolariak; Kristautasuna garbitzearren joan ziran katolikoak eta ostelari edo protestanteak, XVI eta XVII mendeetan alkarren aurkako guduketa odoltsu anker aietara.

Zoritxarreko erlijio-guduak!.

Grezi eta Erroma zaarreko ertilariek, Gizakumea zuten ertilan ororako gai nagusi.

Aiei jarraiki, gizonaren edertasuna artu zuten gai Birjaiotzako ertilariek ere.

Ertiak, GIZAKUMEA egin zuan ekintza eroren muiñ.

Ertilarien atzetik, GIZAKUMEA egin zuten Birjaiotzako filosofilariek oldozketa-lan guztien mami.

Erdiaroan, Jaungoikoa izan zuan filosofi-ekintza orok asmo nagusia.